Genoveva Linaza

Nire pinturari buruz hitz egiten dudan bakoitzean paisaia hitza agertzen da eta gauza bera gertatzen da alderantziz, paisaiaz hitz egiten dudanean pintura dela esan dezaket. Bi kontzeptuak elkarrekin lotzen dira, baina ez da bata bestearen ondorio. Pintura eta paisaia etengabeko elkarrizketan daudela direla esango nuke. Tarteko zerbait da, izan ere bi kontzeptuok gutxitan iristen dira konklusioren batera, eta hori gertatuz gero, berehala ahazten dira gauza berberaz arduratzen jarraitzeko. Ez dute helbururik, besterik gabe.
Veva Linaza artista, irakaslea eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Pintura Sailean. 2008an Pinturan doktoratu zen unibertsitate horretan bertan.
2020tik aurrera, bere pintura-praktika grabatuarekin uztartzen du (akuatintak eta akuaforteak). Pintura-prozesu orok dakarren eta eralda daitekeen zati bizidun eta emankor hori berreskuratu eta agerian utzi nahi du.