Confi19

Deskribapena

Erakusketa honetan lagun talde batek esperientzia komun bat islatu nahi izan dugu. Konfinamenduan zehar, non fisikoki isolatuta eta elkarrengandik bereizita egon garen, izandako esperientzia hain zuzen: aurretik ezarritako premisa barik eta asmo ideologiko komunik gabe, hainbat poetika pertsonal eta bereziren bidez islatu nahi izan dugu aldi honetan sentitu, pentsatu, egin eta egin ez duguna. Hala eta guztiz ere, paradoxikoki, antzekotasun batzuk aurkitu ditugu, proposamen ludiko gisa, existentzialak, beste batzuk espresionistak eta fantastikoak, kolorea eta keinua protagonista direla, eta beste batzuk, berriz, ironikoak.


Isolamendu horren ondoren gure obren bidez berriro topo egitea izan da helburua eta, zer gertatu zaigun eta gure falta nola sumatu dugun kontatzea, berriz batera egotea. Gutxi gorabehera.

Irudi galeria