EGUNEZ EGUN (65 egun konfinatuta)

Deskribapena

Konfinamendua zela eta, egunero koadro bat pintatzea erabaki nuen. Koadrootan burura zetorkidan lehenengo gauza margotzen nuen. Eta edozein egunerokotan bezala, ez duzu egunero zer kontatu, errutina honetan, garrantzi berezi gabeko irudiak, erlazio zuzenik gabe gertatzen dira.

Margolanen atzealdean, data jartzeaz gain, oharrak idatzi nituen, hauetako batzuk egunean entzuten nuen albistearekin lotutakoak.

Hasieran, pintura guztiek kondizio bat bete behar zuten: telefono mugikorra egon behar zen lotura-elementu gisa. Baina honek ez zuen asko iraun, lehenengo zortzi margoek bakarrik betetzen baitute kondizioa. Inguruan ikusten nuen paisaia margo bakar batean pintatzen hasi nintzen, eta margo hauek batera aurkeztu ditut. Konfinamenduko lehen igandean amaitutako iluntze batekin hasi naiz. Gero, margolan txikiekin jarraitu dut 0 fasean pintatutakoak eta 65 egun etxean eman ondoren, kalera irteteko aukera eman ziguten, denbora gutxi bazen ere. Eta gainontzekoak fase honetakoak dira.

Azkenik, lau koadrok osatzen duten modulua dago, karta jokoarena da. Lau margolanek eszena bera irudikatzen dute eta pertsonaien bereizketa segurtasun distantzia irudikatzeko egin dut, eguraldi onak eta irteteko genuen gogoak ahaztu arazi ziguna…

Galería de imágenes