Eseri. Siéntate

Deskribapena

1971n jaio nintzen Donostian (lasai, laburra izango naiz) eta txiki- txikitatik pintura klaseak jaso ditut. Insistentziaz, Arte Ederrak ikasi nituen (1989-1994). Ez nuen denbora asko behar izan EHUko Hezkuntza fakultatean irakasle gisa sartzeko (1995), eta ordutik irakasle eta ikertzaile gisa nabil. Hezkuntza beti interesatu izan zaidala uste dut, seguru asko Artetik ekarpenak egin eta hobetu zitekeela pentsatu nuelako. Eta hemen nago urte batzuk geroago, doktoratua (2009) eta batez ere ikastera bideratutako ikerketa akademikoetan murgilduta. Baina pintura beti egon da presente.

Badira urte batzuk metodologia artistikoekin lan egiten dudala, beste leku

batzuetatik irakasteko eta ikertzeko aukera ematen didatenak. 2019/2020 ikasturtean Nafarroako Huarte Arte Garaikideko Zentroan egonaldi artistiko bat egin nuen. Proiektu bat aurkezten nuen lehen aldia izan zen, eta lan horren emaitza ikusgai ikusten dituzun obrak dira. Azken pieza, Mudar, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikideko Zentroan egin nuen, 2022ko maiatzean. Hainbat artistaren egiteko moduak erreferentziatzat hartuta, ikerketa artistikoaren prozesuarekin hasi nintzen, irakasle gisa urteetan gordetako artxibotik abiatuta. Horrek 25 urte hauetan gorde eta erabili nituen irudiak berreskuratzera eraman ninduen. Diapositiba batean, eskola bateko minbrezko aulkia topatu nuen, sortze prozesuaren elementu egituratzailea izatera pasa zena. Aulkia hezkuntzaren objektu eta metafora gisa. Eta pinturak naturarekin erlazionatzera eramaten ninduen. Natura hezkuntza gainditzeko aukera gisa pentsatu nahi nuke. Nire kasuan, elementu naturalek ingurune kokatua aipatzen dute (Euskadi). Aulkiko zuretik abiatuta hazten dira eta irudikatutako objektuekin/naturarekin elkar-lotzen dira.

Kontzeptuetan oinarritutako azterketa bat proposatzen da (obren izenburuetan jasoak), eta erakusketa bat planteatzen dut, obrarekin topo egiteko. Erakusketa honetan, piezei lotutako kontzeptuek gaira hurbiltzeko aukera emango digute, hau da ikerktutako gaira (artea eta hezkuntza). Bisitari-ikusleei elkarrizketarako gonbidapena da.

Irudi galeria