Quimera

Deskribapena

Bakarkako erakuketa mota honek, errekonozimendua izan duten sortzaile eta artisten ibilbidea bildu eta ezagutaraztea du helburu, haietako asko ahazturan geratu direlako, edota oraindik erakutsi ez duten materialak toki bat izan dezan. Helburu honi jarraiki, arte ederretako irakasle izan zen Jose Luis Casadoren obra biltzen du erakusketa honek. Casado oso garrantzitsua izan da unibertsiteteko irakasle belaunaldi oso betentzat, beragandik ikasi baitute pintura ulertu eta honetan salontzen.

“Bost edo sei urte nituela, Legazpiko eskolan nengoen, zeinetara Uriola ibai bainean zegoen eskailera batetatik sartzen baitzen. Badakit irakasleari Don Eusebio deitzen geniola, eta uste dut Andoaingoa zela. Jubilatu zenean, musu bana eta liburu bana emanez agurtu zen. Nik sei urte nituen orduan.

Berarekin utopia gauzatu zen ene begietan.

Ostegun goizetan, idazmahiko tiraderatik ainimalien irudiak zituzten karta batzuk ateratzen zituen, eta ez dakit heziketa jolas bat ote zen edo kromo bilduma bat besterik ez, lasaitasunez erakusten zizkigun komentarioak egiten zituen bitartean.

Komentarioez ez dut ezer gogoratzen, baina badakit nire idazmahaitik liluratuta nengoela sorginkeria baten biktima, hondo berdeak, animalia horixkak, malguak, motadunak, urdin biziak ziren zeruak, lepo luzedun animaliak, koloretako lumadun animaliak gogoratzen ditudalako. Txartelen muga zuria, gaueko hori koloreko zerua, piztia beldurgarri eta iluna: kolorearen eta figuraren hierofania.

Kolore efektu berdina jaso izana gogoratzen dut bederatzi edo hamar urte nituela kromoetara jolasteko erabiltzen genituen futbolarien erretratuekin. Nire memoriak biltzen duen liluramendu hau ikono bizantziar bat edo Van Goghen ahariaren erretratua ikusitakoan sentitutakoaren antzekoa da. Kolorearen esperientzia edozein fauvismo edo supremazismotik haratago zegoen arren, eta honek, esperientzia primitiboarekin, sineskorrarekin du zerikusia, zirku eta ferietako kolorearekin.

Liluramendu honen oroitzapena da pintura hauen muina, mamu ezagun eta egunerokotasuneko keinuak erakusketa honetan batzen dira, eta urte batzuetan egindako lanak biltzen ditu. Argi dago Karibeko irletako argitasun eta berotasunak aktibatu dutela kolorearen sentsu konkretu hau. Bestalde, ikuspuntu konstruktibo batetik ikusiz gero, aurreko seriearekin zerikusi handia du. Aldagaiak, areagotzea, objektuaren finkapena, irudia, bisuala dena eta fenomenikoa dira. Nire Legazpiko irakaslearen oroimenez.

Ganorabako margolaria aldarrikatzen dut, pintoreskoa denaren pintorea. Begien aurrean duena pintatzen duena, errealitatea bikoizteko gaitasuna, hau aurkitzeko forma, kolore, pisu eta bolumenaren ikasketapean. Begia eta eskuaren arteko harremanera bueltatzea, mundu errealera.

Hau ez da iragankorra eta oraindik ez da gainditua izan, jabe eta esklabuaren dialektika gainditu ez den moduan.

Irudi galeria