Sueño

Deskribapena

Bazkari bat prestatzen ari dira txokoan. Kamiseta zuri bat darama, babesten duen marka batekoa eta honek moreno dagoela nabarmentzen du. Atzo gauez heldu zen bidaitik, jet-laga dauka eta ez du lorik egin.

“ A ze nolako logura…”

Noizean behin irribarre egiten du begiekin, baina ez du ezer esaten. Lo egin nahi du eta aldi berean ez du nahi. Oso gustora dago bere betiko lagunekin eta ia edozerk egiten dio grazia. Nekeagaitik da eta bere izaera dela eta ere bai. Begiak poliki poliki ixten zaizkio eta horretarako ez du beso baten gainean sostengatu beharrik .

Mahai gainean denetarik dago eta ezer ez. Kakahueteak, patatak, ortuko tomate entsalada, gazta pixka bat eta ogia. Norbait paella bat prestatzen ari da. Ikus ditzakeen objektu batzuen artean lerro imaginarioak eginez figura geometrikoak egin zitezkeela otutzen zaio.

Pueblo vaso tabako luzea

egurrezko platera, samsung galaxy telefono mugikorra

kalabera metxeroa

ardi formadun hautsontzia

ogi ximurrak

Errektangulu urdin batek hegan egiten du. Hasieran oso definituta dago baina hurruntzen den einean, hertzak difuminatuz doaz. Sentzazioa itsasoan buruz gora flotatzen zaidenean ikusten diren argi gorrien antzekoa da. Kanpoan, mangera txorrotada batek lehioko kristala busti duenean erreakzionatzen du.

Umeen oihuak ere entzuten dira.

“Kaixo!” Heldu berri den norbait agurtu du, eskuarekin olatuen mugimendua imitatzen duen keinu dinamiko bat eginez. Batzuek ozenki barre egin dute. Betiko txiste bat da.

“ Ziur lokartuko dela. Ez da kafera helduko”

Gero ta forma gehiago daude besteen buruen gainean. Borobil gorriak, triangelu horiak, izar berdeak. Edalontziak ez dira jada kristalezkoak, tabakoak gero eta lur usain handiagoa du, ardo beltza orain gasarekin nahastutako zuria bihurtu da, eskuetako atzamarrak luzatuz doaz, hitz solte bat edo beste besterik ez du entzuten.

Arratoia. Palanka. Koltxoneta.

Arratoi batek koltxoneta baten gainean salto egiten du aurpegi difuminatudun erraldoi batek palanka estutzen duen bitartean. Zerura doan salto infinitua da.

Pum! Txinberaren zaratak esnatzen du.

“Buf… Oraindik Yooranan nengoela pentsatzen nuen”

“Baina zer diozu motel. Yoorana ez da existitzen. Netflixeko telesai nazkagarri horretako herriaren izena da!”

Irudi galeria