Zu eta ni

Deskribapena

ZU

  • “Beste batzuk daudelako itxurak egin behar ditut. Zu, ene zorigaizto, ene zori agorrezin eta puru” (Jose Luis Borges)
  • “Zu zu bazara ni ni naizelako, ni ez naiz ni eta zu ez zara zu” (Yashmina Rezza)
  • “Nik zu-aren antza dut, zeinetan bihurtzen bainaizen zure erreprodukzio izanik. Zu galdu dena zara zehatz-mehatz, zu bakarrik sartzen baitzara ni bihurtu naizen moldean” (Raquel Whiteread
  • Lau teilatu gainian / ilargia erdian eta zu / goruntz begira (Itoitz)
  • ” Mundua zu bezalakoa da esamoldea gustatzen zait, uste dut pelikulak zu zaren bezalakoak direla (David Lynch)
  • “Norbaitek galdetzen duenean ‘Nondik atera duzu guzti hau?’erantzuna ‘zugandik’ da. (Henry Miller)
  • “Zuere burua asetzen ahalegundu zaitez lehenik, gero, irakurleak komunikazio telepatikoki jasoko baitu, bere burmuinak zurearen lege berdinen arabera jarduten duelako.
  • “Plazer literiarioak ez datza pentsamenduak adieraztean, baizik eta zutaz espero zenuena topatzea” (Paul Valery)
  • “Zu, zu atrapatu arte / hi burges madarikatua / ez duzu inouz / ezer ulertuko / zuretzat / kalean gertatzen dena / beti besteen / arazoak dira” (Kortatu)
  • “‘Itsusia naizela deritzozu?’ galdetu zidan/ zu zarela deritzot” (Marco Missiroli)
  • “Zu, Maltako kaballeroa / prozesiotako zingurria / ohitura onen defendatzailea / dantza zikinen etsai amorratua / neska-zaharren poz zimurra / agure okerren segurantzia / ilunpetako zomorroa / nagusi guztien zerbitzari paperik gabea / X. mendeko itzala / 12 etxeren jabea / Simaurretako zizare koloregabea ( Xabier Lete)
  • “Ni izan nahi duzun arren zu zara” (Yung beef)

ETA

  • “Hark kontatzen duena ez da hau edo beste hori, zer horrek ez du ardura, “eta” da inporta duena, lokailua. Gordardek egiten duen “eta”-ren erabilera esentziala da. Gure pentsamendua izan aditzak moldeatu ohi duelako du garrantzi hori (…) “Eta” ez da ez bata ez bestea, bien artean dago beti, muga da.” (Gilles Deleuze)
  • “100 ginen / 22/ orain bakarrik gaude 2 / zu ta ni, zu ta ni/ zu ta ni, nininini / ehun ginen” (kortatu)

NI

  • “Ni beti nago pinturan murgilduta, beti pintatzen ez dudan arren. Ni ez naiz badoan pintorea, zeina mono nazkagarriarekin baitagoen estudioan. Ni kontakoa naiz. Oso esku hartze txikia dut pintatzen dudanean. Koadroak nola aldatzen diren behatzen dut gehienbat. ” (Luis Gordillo)
  • “Ni naiz / borrokaren erdian ilunpean etsita / amore ematen duen pizti beldurtia / ni naiz / ezerezetik ihes munduaren erdian / ezin aurkitutako amets urrutia / ni naiz / irrifar bakoitzean gaztetasin hondarrak / galtzen dituena .” (Xabier Lete)
  • “Kanpoaldeko ilunpeak desagertu badira ere, gure arimaren ilunaldiek aldatu gabe diraute. Ni-a edo kontzientzia deitzen diogun horren zati handi batek ilunpeen erreinuan ezkutatuta jarraitzen du, iceberg baten antzera. Disoluzio honek, kasu batzuetan, kontradikzioak eta anabasa sortzen du gugan.” (Haruki Murakami)
  • “Izatera iristen ari naizen horretarako izango naizenaren aurreko etorkizuna baino ez naiz ni.”
  • “Nire gorputza begiratu ukitu edo entzuten dudanean, hainbat tokitan nago aldi berean, neure begirada, neure ukimen, neure entzumen eta begiratzen dudan horretan, ukitzen edo entzuten ari naizela. Distantzia edo tartea dira, neure sentsuen bitartez, neure burua sentitzeko kondizioak. Eta ni-distantzia hori da , edozein izakiren kondizioda, mortal egiten naiena, ni zatikatua. Besteengandik ezberdintzen nauena da, ni neu izatera naramana. Interbalo honi eskeri daude tokiak niretzet, honen ondorioz esan dezaket badudala leku bat.” (J.L Pardo)
  • “Ni naizena naizelako / bat gehiago denen artean / naiz eta pixka bat berezia nahi izan / ni naizena naiz / nire akats eta guzti / ez daukat nortasuna saldu beharrik.” (Delirium tremens)
  • “Mundua ez da objektu bat zeinaren osaketa legea Ni-an barrena patzen baiten. Medio naturala da, eta neure pentsamendu eta pertsepzio esplizitu guztien eremua. Egia ez da barneko gizakian soilik bizi, are gehiago, ez dago barne gizakirik, gizakia mundua da eta bertan bakarrik errekonozitzen du bere burua. Horrela, mundua ez da kanpokotasuna, medio baizik, Ni-a ez da barnekotasuna baizik eta izateduna.” (Merleau Ponty)
  • “Zer naiz ba? Zalantza egiten, ulertzen, kontzebitzen, baieztatzen, ezeztatzen, nahi duen, imajinatzen eta sentitzen duen zerbait naiz. (Husserl)
  • “‘Nir-rik ez dagoela’ baieztatzen duten materialista erredukzionistek arrazoi dute, baina hala ere, okertu egiten dira. Errealitate materialean, (zeinak errealitate psikologikoa barne hartzen baituen) ez dago Ni-rik. Ni-a ez da organismo baten barne nukleoa baizik eta azalekoa. Egiazko Ni gizatiar batek pantailadun ordenagailu batek bezala funtzionatzen du; atzean dagoena, ni gabeko makina neuronal bat besterik ez da. (Slavoj Zizej)
  • “Masokisk¡moa, diote psikologoek. Nahiago dut norbere buruarekiko eraispena, honen ostean zaborrak batu daitezkeelako. Horrela, espazioa liberatzen da. Zerbait eraitsi den tokian eraiki daiteke Ni-a.” (Jean Améry)
  • “Nahigabeen eguneroko bat soinean eramango banu, anotazio bakarra hau litzateke: Ni.” (Philip Roth)
  • “Nork dio? Ni diozu, eta hitz honetaz harro zaude. Baina hitz hau zu baino handiagoa da, eta zuk ez duzu honetan sinistu nahi, zeure gorputzak eta bere egia handiak ez dute Ni-a egaten, egiten dute. (Nietszche)
  • Frank Zappak ‘Do you know what you are?’ izeneko kantu bat konposatu du. Ikusten dena zara, beste ezer ez! Geure Ni-a ez da bizitza gainsaturatua eta lanpetuegia estimulatzen duen barne hutsa baino, eta egia kontatzen digun orok ihes egiten digu. (Micrea Caratarescu)
  • Ni ez naiz ni, nire barna zehartatzen duen haizea baizik (Malcom Lowry)
  • Obra bat, honek hitz egiten badigu bakarrik jaso dezakegu, obra hau edozein delarik, eta jaso dezakegu gurea den eta aldi berean ez den hizkuntza batean hitz egiten badigu. Ni-a delarik eta modu berean ez delarik… (Hélène Cixous)

Irudi galeria