Sandro Penna. Bilduma bat

Aire Galeriaren adarretako bat den EFI argitaletxeak, Farmazia Beltza argitaletxearekin elkarlanean, Sandro Pennaren olerki bilduma bat kaleratu zuen 2019ko azaroan, Iñigo Astizen itzulpenarekin eta Damaris Panen marrazkiekin.

“Sandro Penna. Bilduma bat” izenburupean Iñigo Astizek aukeratu zituen Pennaren 105 poema eta euskarara ekarri zituen. Damaris Panek, bere aldetik, berak denboran zehar egindako marrazkiekin harremanetan jarri zituen poemak. Hauen artean loturak eraikiz eta osotasun bat emanez diseinatu zuen liburua, guztira 36 marrazkirekin.

Liburuak Alex Gurrutxaga literatura irakaslearen hitzaurrea du, eta bukaeran, jatorrizko poemak batzen dira. Azken orrialde hauek hori kolorez nabarmenduta.

  • Izenburua: Bilduma bat. Sandro Penna
  • Poemak: Sandro Penna
  • Auketaketa eta itzulpena: Iñigo Astiz
  • Marrazkiak eta diseinua: Damaris Pan
  • 205 orrialde
  • //
  • Atarikoa: Alex Gurrutxaga Muxika
  • Argitaletxea: EFI eta Farmazia Beltza
  • //
  • ISBN: 978-84-947597-7-2
  • //
  • Eskubideak egileenak
  • Prezioa: 15€

LOTURAK

BERRIA EGUNKARIA https://www.berria.eus/paperekoa/1963/019/001/2019-11-22/paseoan-poesia.htm 2019/11/22
NAIZ EGUNKARIA https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20191121/sandro-penna-poeta-italiarraren-unibertso-poetikoa-artista-liburu-bilakatu-dute 2019/11/21  
DIARIO VASCO https://www.diariovasco.com/culturas/inigo-astiz-traduce-20191201002451-ntvo.html 2019/12/1
EITB ARTEFAKTUA https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/artefaktua/bideoak/osoa/7014803/bideoa-damaris-pan-marrazkilaria-eta-inigo-astiz-idazlea-aurrez-aurre-2020/ 2020/02/08

EUSKADI IRRATIA https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/lizardiren-baratza/audioak/osoa/6881234/bilduma-bat-sandro-penna/ 2019/12/10