Ana Sterling

Deskribapena

Atzera begirako erakusketa.

Aire galeriaren jabe den Fito Ramirez-Escuderoren ideia baten ondorio da Anari egindako erakusketa omenaldi hau. Eta antolatzeko deitu ninduen, Anaren laguna nintzelako eta urte askotan zehar pinturan jardun izan dudalako. Gure asmoa lagun eta artista bati omenaldi bat egitea izan zen. Artista anonimoa izan zen, eta beste asko bezala pasio osoz sorkuntzan aritu zen. Baina profesional ez izatearren haien publikoarentzat ez dute garrantzi txikiagoa.

Lan hau egiteko bere familiarekin kontaktuan jarri nintzen. Haien kolaborazioa ezinbestekoa izan da erakusketa hau prestatzeko, izan ere, koadro gehienak haienak dira. Bere senarrak, Chema Sotak, eta bere semen den Josék aktiboki parte hartu dute. Azken honek egin baitu hainbeste hunkitu gaituen bere amaren irudi muntaia.

Bere pasio eta pinturarekiko eta margolariekiko jakin-minaren ondorioz, estilo ezberdinak jorratu zituen, erakusketan ikus daitekeen moduan. Alde batetik, 70.hamarkada amaierako urteetatik 80.hamarkada erdira arteko obra dago, eta bestalde 2000 urtetik aurrerakoa.

Antzinako argazkiez, hauetako batzuj familia argazkiak, baliatu zen lehenengo koadro haiek egiteko, “naif” estilokoak dira, eta Henri Rousseau (1844-1910) margolariaren influentzia nabaria da. 80.hamarkadan pintatutakoak pop estilora hurbiltzen dira, David Hockney (1937) bezalako margolariekiko miresmena nabaria da. Kolore biziz eta asko diluitutako pinturaz baliatzen da egunerokotasuneko eszenak margotzeko, ohiko objektuak eta kontsumo produktuak agertzen direlarik.

Bi etapa hauek eta gero etenaldi luze bat dago. Eta denboraldi honetan, Ana dekorazio-arteen eta hauen irakaskuntzan aritu zen, teknika ezberdinen eta kolore biziko pinturaren bitartez, hormak, altzariak eta denetariko objektuak dekoratzen zituen. Horrez gain, telak eta euritakoak ere pintatu zituen. Eta berak pintatzen zuen estudio berean, teknika ezberdinak erakusten zizkien bere ikasleei.

Bere pinturaren azken etapa inguruaren behaketan oinarritzen da, koloreak leundu egiten dira, ez haien behartuak, nolabait esateko, oraindik kolorista izaten jarraitzen duen arren. Badirudi inguratzen duenaren anotazioak egiten dituela mihisean. Eta emozioz antzeman ahal ditugu bere etxeko zoko ezagunak. Beste kasu batzetan, bere pintura inpresionistagoa bihurtzen da, honen adibide dira 2003an Kubara ezkontza 25. urteurrena ospatzeko egindako bidaian oinarritutako margoek. Beste behin ere pintzelada soltea da, koloreak biziak eta eguzkipean dauden Kubako etxe tipikoak edo hondartzako postuak irudikatzen ditu.

Umiltasuna edo mundu artistikoarekiko interes falta zirela medio, Anak inoiz ez duen bere obra erakutsi nahi izan. Bere lehenengo erakusketa da honako hau. Pentsatzen dut barkatuko ligukeela traizio txiki hau, jakinik zein sentimenduk bultzatu duen erakusketa egitea. Eta baliteke bere buruari harrotzeko aukera utzi izana, momentu baterako bazen ere.

Hemen dagoen obraz gain, gutako askok, lagun eta senideek, bere koadro eta objektuak ditugu. Oso eskuzabala izan zen egiten zienarekin, elkarbanatu eta erakutsi baitzuen egindako oro, inolako itxurakeria gabe. Egiten zuenaz gozatzen zuen, berarentzat plazen bat baitzen. Pertsona langilea eta trebea zen eta ezin imajina dezakegu Ana gaitasun hauek eskatzen ez zituen ezer egiten. Azken deboraldian lorezain aparta bihurtua zen, ni horren testugu naiz, bere aholku onak jaso bainituen.

Bere lagun izan ginenontzat eta bere bertuteez disfrutatu genuenontzat, erakusketa hau omenaldi bat da. Ezagutu ez zutenentzat, ez dakit zer esannahi duen. Baina zeoze ona eta probetxugarria izatea espero dut.

Merche Olabe

Aire galeria artista gazteei erakusketak egiteko aukera ematen dien espazioa da, hauen “opera prima” erakustekoa. Eta modu berean, inoiz bere obra erakutsi ez zuen artista baten obren aukeraketa bat ikusgarri jarri du, bere lan intimoenak akaso. Bizi bitartean, lotsa edo umiltasuna zirela medio, erakutsi ez zituenak.

Ana naturaltasunez bizi izan zen, itxuraz apal, ibiltzeko modu geldo horren atzean bazen bere ilusioei aurre egiteko determinazio zorrotza.

Anaren alderdi artistikoa ezagutu dutenek, afizionatu autodidakta bat izan zela pentsa dezakete. Baina ez zen hala izan, onenen ikasle izan baitzen. Alfonso gortazarrengandik ikasi zituen argia eta koloreak, Fito Ramírez-Escuderogandik mihisean edozer egiteko ausardia; Merche Olabegandik ia prefekziora heltzeko behar den pazientzia eta hitzik behar ez duen militantzia feminista, sorkuntzan bertan dagoelako; Poti Eguidazugandik sorkuntza disfrutatzea jokorik dibertigarriena balitz bezala; Darío Urzaigandik nahi dena sortzea lortzera heltzeko behar den ikerketa nekaezina; eta guzti hauenganako egiazko adiskidetasuna.

Egun, Potirekin batera izango da Stenway & Songs hura pintatzen, ez batek ez besteak ez baitzuten pianoak beltzak izatearen mania hori maite. Pianoa prestatzen dute, lagundu ditzan korua, zeinak bere adiskide Merche Olaberi sehaska kantu bat eskainiko baition erakusketako komisario izanagatik. Kontzertua Fitori eta bere semeei eskerrak emanez amaituko da, haiek demostratzen baitute ez dela legerik eta abantaila materialik behar proiektu solidarioak aurrera eramateko, eta bilbotarroi zoko berriak erakusteko, arteak hiri honetan baduela lekua, Ana bezala, beste ezkutuko artistak ere badaudela.

José María de la Sota

Irudi galeria