Aquí hay dragones

Deskribapena

Hic sunt dracones antzinako kartografoek itsaso arriskutsuak eta esploratu gabeko lurraldeak seinalatzeko erabiltzen zuten esaldia da. Dragoiak, itsas sugeak, piztiak. Ezezagunean murgiltzera ausartzen ziren marinel eta esploratzaileei abisu bat zen.

Hainbat urtez elkarrekin lan egin ondoren, Borja eta Eztizenek batera egindako lehen erakusketa aurkeztu dute Aire galerian: “Aquí hay dragones”. Erakusketa hau pintura habitat eta haurren ezkutaleku den kartografia horietako bat da, eta inoiz ezagutu ez denaren ziurgabetasunak egindako bideak adierazten ditu.

Erakusketak euskarri eta formatu askotako akuarelak, marrazkiak eta olioak biltzen ditu. Azken urteetan sortutakoak dira, eta piezek haien tailerrean pinturak mugitzen duen interesa adierazten dute, atzera begiratu txiki bat eta orain arte gertatu denaren berri ematen dute.

Bi egiteko modu edo pintatzeko bi era antolatzen dira toki horretan, eta bata bestearen konplizitatea aurkitzen dute. Iraun eta luzatzen diren elkar trukeak gertatzen dira prozesu honetan: maniak, materialak eta desioak, artistak ingurunearekiko leialtasunetik askatzen dituztenak.

Elezaharrak dioenez, gosetea gorabehera, bi bildots ematen zizkion herriak herensuge aseezinari egunero. Beldurra gainditurik, piztiaren odol isuriak ureztatutako lurretik arrosa bat jalgi zen. Ezaguna egiten zaie, ezta?

* Anjel Ordoñezen “hic sunt dracones” artikuluaren zatia Gara Aldizkaria-rentzat. Azaroak 12 2018

Irudi galeria