UFO

Deskribapena

UFO izan zen aire galerian egindako lehen erakusketa. Erakusketa honetan “estralurtarra denari” egin nahi izan genion erreferenzia. Leire Muñoz artistak antolatu eta zuzendu zuen. Honi bide emateko, Apollo 16 misioan gertatutako anekdota bat hartu zuen abiapuntu, honen izaera paradoxiko eta iradokitzailea zela medio.

Leirek ondorengo testua idatzi eta erakusketan parte hartuko zuten artistei bidali zien:

Apollo 16 misiotik bueltan zirela, 1972ko apirilaren 27an, John Young, Thomas Mattingly eta Charles Duke astronautek objektu ezezagun bat agertzen zen sekuentzia bat grabatu zuten, ezin izan zutena identifikatu. 22 urte beranduago, 1994an, konturatu ziren EVA foku bat zela (Extra Vehicular Activity), bidaiatzen ziten espazio-ontziko fokua.

Grabazioetan gertatutako paralaxia akats baten ondorioz, hau da, objektu propio bat ez ezagutzearen ondorioz, nolabait, beste objektu bat bihurtu zen. Objektu baten obserbazio puntua aldatzen denean, hau da, lekualdaketa bat dagoenean, bat-batean esanahi berrien kate bat lehertzen da, eta objektuari hurbiltzeko modu berriak agertzen dira honekin. Izendatutakoaren kondizioa galdu, eta ikuslearengandik banatzen da, azken honetatik haratago agertzeko.

Desplazamendu honek begirada hausten du, zeinak bere ordena inposatzen baituen propio duen kontenplazio toki segurutik. Pertzepzio kodeak dimentsio ezezagun batean sartzen dira. Begiratzen gaitu. Ahaztura ustekabean agertzen da, memoria desegiten du, ordenak desagertzen dira. Ezaguna denak, bat-batean, bere arrarotasuna erakusten du eta materiala dena ezin identifika daitekeenaren tokian agertzen da. UFO. Ustekabean agertze horrek ez du orain paralaxia akatsik. Toki oro potentziala da. Orientatzeko balio duen erreferentzia puntua galdu eta gero edozen toki da posible.

Galería de imágenes